lunes, 21 de marzo de 2016

Kontaera modu ezberdinak


  •  Haurra ukituz kontatzeko
- Haurrei bakarka kontatu, ez taldean.
- Haurra eserita edo etzanda egon dadila, giro lasaian.
- Saiatu ekintza bakoitza ukimenaren bitartez adierazten.
- Haurrak eskatzen badu, kontua erreikatu.
- Utz zaitez haurrarengandik gidatzen istorioak asmatzerakoan.
-Konfiantza izatean, gomendagarria da haurrak begiak itxita izatea.

  • Kontu dramatizatuak kontatzeko
- Normalean, taldearentzat dira.
- Argi eta garbi kontatu kontakizunaren sekuentzia bakoitza.
- Espresiboa izan, emozioez baliatuz.
- Errepikatzen duzun esaldia izan dadila erraza, haurrek erraz errepikatu dezaten.
- Etenik gabe kontatu.
- Hasi sekuentzia motzekin eta piskanaka, luzatu.
- Ahoskera zaintzea ezinbestekoa da.

  • Irudi-liburuak kontatzeko
- Erakusten diren irudiak izan daitezela ikusgarriak, taldeko haur guztiek ikusteko modukoak. Gelstalt-etako ikerlariaren arabera, haurrek irudiak era sintetikoan bereganatzen dituzte beraz, komeniko da irudiak aurrez aukeratzea. Hona irudiak aukeratzeko bi gomendio:

                a) Ekintza bakarra duen irudia aukeratu.
                b) Irudia egon dadila artikulatua ekintza batean bakarrik.

- Hasi hasieratik eta bukaera arte kontatu.
- Etenik gabe kontatu bestela, haria eten eta zer egin ez dakizula geratuko zara.
- Ondo erakutsi, haur guztiek ikusteko moduan.
- Askotan, haurra ez dispertsatzeko, hatz erakuslea erabiliko da ilustrazioan.
- Ilustrazioaren eta kontaketaren arteko sintonia bilatu, irudia dagoizkion hitzekin erakutsi.
- Irudia ikustearekin batera, kontalariaren aurpegia ikustea garrantzitsua da.
- Liburua ondo finkatu eta ahalik eta gutxien mugitu.
- Ez ezazu hitzez hitz ikasi testua, gehienetan hobe da momentu eta egoeraren arabera testuak egokitzea.

  • Kamishibai teknika erabiltzeko
- Ezagutu ezazu ondo istorioa kontatu aurretik. Ez du balio momentuan irakurtzeak.
- Kontatu aurretik errepasatu, irudien ordena ondo dagoen ziurtatzeko.
- "Antzeztokitxoaren" atea eduki prestatuta.
- Kokatu "antzeztokitxoaren" ondoan, haurrei aurpegia ematen.
- Ez dadila atzean distraituko dituen ezer egon.
- Ipuinak kontatzerakoan ez indartu gehiegi ahotsa. Aski da emozioak poliki azaleratzea.
- Irudiak mugitu erritmoa zainduz.
- Ondo zaindu bukaera, formula erritualen bidez.

  • Ahozgora irakurtzeko
- Ezagutu ezazu testua ondo kontatu aurretik.
- Ahoskatu bokal eta kontsonante guztiak.
- Testuak eduki dezala arnasa. Horretarako, ondo arnastu koma, puntu eta puntu koma guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario