viernes, 25 de marzo de 2016

Axa mixa zilarra!

Literatur baliabideeen bilduma hau osatzerakoan egin dudan aurkikuntzarik politenetakoa izan da J.M. Olaizolak "Txiliku" eginiko liburu hau eta hezkuntza maila guztietan erabilgarri izan daitekeela iruditu zaidanez, hemen proposatzea erabaki dut.

Txikienek, irakaslearen ahotik entzun ahalko dituzte bertako kontakizunak eta helduagoek berriz, beraien kabuz esploratzeko aukera izango dute.

Alde batetik, kontu, kantu, igarkizun eta jolasen bilduma liburua da hau. Badira bertan 200 igarkizunetik gora, 20 ipuin, 60 kantu inguru eta abar luzea.

Baina bilduma ez ezik, jolas egiteko liburua izan nahiko luke liburu honek. EUSKARAZ JOLAS EGITEKO LIBURUA.

Edozein orrialdetan zabaltzen duzula ere liburua, segituan konturatuko zara jolasean ibili behar duzula bere barnean. Liburua bi zatitan banatua dago (bakoitien txokoa eta bikoitien txokoa), alde batean egiten den galdera, beste aldean erantzungo delarik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario