viernes, 25 de marzo de 2016

Blog orri hau, orain gutxi egin dudan beste errepertorio literario (klikatu bertara jo nahi baduzue) baten jarrraipen eta osaketa moduan burutu dut. 

Bi lanen artean bilduma zabal eta aberatsa osatu nahi izan dut eta horregatik, aukera desberdinak egin ditut lanak osaatzeko orduan.

Errepertorioa literarioaren lenen zatian, ipuinei eta hauen kontakizunari garrantzia handia eman nien eta bigarren zati honetan, bestelako materiala osatzen saiatu naiz.

Kalitatezko material askorekin topo egiteko aukera izan dut eta ahal izan dudan guztia hemen txertatzen saiatu naiz. Beraz, hauetaz gozatzea opa dizuet.

Axa mixa zilarra!

Literatur baliabideeen bilduma hau osatzerakoan egin dudan aurkikuntzarik politenetakoa izan da J.M. Olaizolak "Txiliku" eginiko liburu hau eta hezkuntza maila guztietan erabilgarri izan daitekeela iruditu zaidanez, hemen proposatzea erabaki dut.

Txikienek, irakaslearen ahotik entzun ahalko dituzte bertako kontakizunak eta helduagoek berriz, beraien kabuz esploratzeko aukera izango dute.

Alde batetik, kontu, kantu, igarkizun eta jolasen bilduma liburua da hau. Badira bertan 200 igarkizunetik gora, 20 ipuin, 60 kantu inguru eta abar luzea.

Baina bilduma ez ezik, jolas egiteko liburua izan nahiko luke liburu honek. EUSKARAZ JOLAS EGITEKO LIBURUA.

Edozein orrialdetan zabaltzen duzula ere liburua, segituan konturatuko zara jolasean ibili behar duzula bere barnean. Liburua bi zatitan banatua dago (bakoitien txokoa eta bikoitien txokoa), alde batean egiten den galdera, beste aldean erantzungo delarik.



jueves, 24 de marzo de 2016

Haurrekin landu ditzakegun zenbait olerki

Olerkiak, sentimenduak adierazten, hizkuntza garatzen...lagun dezakete. Beraz, tresna garrantzitsua izango dira haur hezkuntzan.

Jarraian, hauen aukera zabala eskaintzen duten zenbait baliabide proposatuko ditut.

Lehenik,eskolarako olerkiak biltzen dituen blog baten esteka ipintzen dizuet. Bertan, mota askotariko olerkiak daude; errazak eta ez hain sinpleak. Garrantzitsua izango da irakasleak bere taldera egokitzen direnak hautatzea. 
Autore ezberdinen lanak aurki ditzakegu bertan eta alde horretatik bereziki interesgarria iruditzen zait, estilo ezberdinak aurki baititzakegu.

http://haixeder.blogspot.com.es/2012/09/euskal-olerkiak-eskolarakoak.html

Bigarren proposamena ere, beste blog bat da. Aurrekoaren antzekoa badirudi ere, badu ezberdintasun bat. Blog orri honetan, olerkiak irakurtzeaz aparte, entzun ere egin ditzazkegu.

Gainera, eskolarako prestatutako olerkiak dira eta aukera zabala aurkituko dugu gure gelan lantzeko.

http://kurubioa.blogspot.com.es/2010/05/olerkiak.html

Ilunorduak eta argilaurdenak, Joxantonio Ormazabalek argitaratutako olerki liburu bat da eta agian zenbait olerki Haur Hezkuntzarako konplexuak izan badaitezke ere, asko egokiak direla iruditzen zait.

Hizkuntza erraza erabiltzen du orokorrean eta hitz berriak lantzearekin batera, sentitzen dutena ulertzen lagun dakioke haurrari.

Euskaraz jolasteko aukera ezberdinak


http://www.aisia.net/jolasak

Honako hau, euskaraz jolas egiteko aukera ezberdinak eskaintzen dituen web orri bat da. Bertan, soka saltoan jolasteko, harrapaketan, haurra magalean hartuta...edozein modutara jolasteko proposamenak ditugu.

Haurrekin lan egiten duen edonork ezagutu beharreko baliabidea dela uste dut. Bertan, euskaraz jolasteko modu ezberdin asko proposatzen dira eta badakigu gure haurrek euskaraz jolastea nahi badugo horretarako baliabideak eskaintzea ezinbestekoa dela.

Gainera, guztiek bideoak edo pausuka emandako azalpenak eskaintzen dituzte eta oso erraz ulertzeko moduan daude.

Geure haurrak etengabe harritzeko tresna ezin hobea da.

Ene kantak

"Ene kantak" izeneko lanak, haurrentzat euskaraz eginiko zenbait abesti ahrtzen ditu bere baitan. Denek, gozatuz erakustea dute helburu eta horretarako hizkuntza sinple eta doinu alaiak erabiliz osatzen dituzte beraien abestiak.

Gainera, bideoklip dibertigarriak dituzte aurpegi ezagunez beterik.

Beraien materiala disketan zein sarean aurki dezakegu eta zuen kabuz pixka bat esploratzera animatzen bazaituztet ere, hemen uzten dizkizuet beraien hiru lan ikusgai.




Haurrei isiltasuna eskatu eta ekintzari hasiera emateko

Batzoetan zail egiten da haurrak isildu eta azalpenera adi jar daitezen. Horregatik, egunerokotasuneko ekintzekin gertatzen den antzera, garrantzitsua da momentu hauetarako ere "esaldi gakoak" erabiltzea.

Orain proposatuko dizuedan honek adibidez, haurrak eseri, isildu eta ipuin edo azalpen bat entzutea du helburu. Beraz, hau jarraikortasun batekin erabiliz gero, haurrak berak egingo du esaldi hau entzun eta ondoren datorrenare lotura.



Urtebetetze egunetarako

Urtebetetze egunak benetan egun garrantzitsuak izaten dira haurrentzat. Hau dela eta, polita izaten da beraiekin momentua ospatu dezaten uztea.

Ohitura den gisan, taldeak abestu egiten dio urteak betetzen dituenari eta interesgarria litzake hau egiteko modu bat baina gehiago erakustea.

Hona hemen proposamenak:



Norbere zaintzari begirako ohiturak

Garrantzitsua da haurrei eguneroko ekintzetan zenbait errutina finkatzea. Eskuak garbitzea mahaian eseri aurretik edo gure lagunei otordu on bat izan dezaten opa izatea. 

Horretarako, aukera eta modu ezberdinak aurki ditzakegu. Hona hemen otordua hasi aurretik burutzeko formula sinple eta erakargarri bat.

Ñam Ñam 
on egin
ñam ñam 
on egin
ñam ñam 
on egin
ta on egin denoi!
(herrikoia)






Hona hemen "Ene kantak" izeneko taldearen abesti bat orain. Bertan, ohera joan aurretik burutu beharreko arrutinei buruz abesten du.



Emozioak kudeatzen laguntzeko

Badakigu haurrei batzuetan kosta egiten zaiela sentitzen dutena identifikatzea eta ondorioz horri buruz hitz egitea. 

Horregatik, zenbait momentutan esaldi edo olerki jakin batzuk erabiltzeak, asko lagundu diezaieke lasaitzen.

Kasu honetan, gezurren bat esaten dutenean erabili genezaken formula bat proposatzen dizuet. Honen bidez, gezurra esatea zer den ohartu daitezke eta egin dutenari buruz hausnartzeko bidean jarriko ditugu.


Elurra beltz
eta ikatza zuri.
Odola berde
porrua gorri.
Egia gezur,
gezurra egi...
metro erdiko sudurra
hazi zaizu zuri.
( "GEZURRETAN" Joxantonio Ormazabal)


Senda mina,
putzu urdina
sendatu da zure mina!
(herrikoia)


martes, 22 de marzo de 2016

Esperientzia eremuetako edukiak ikasteko

Jolasten, abesten, entzuten...ari garela ere, ikasten ari gara. Hori horrela dela ikusteko, hona hemen bi adibide.

Batetik, jolasteko ere erabili dezakegun proposamen bat. Hilabeteak ikasteko, abesti ezin hobea da honakoa. Askotan, errima eta doinuez lagundurik, errazago ikasten ditugugu gauzak eta horretaz baliatuko gara.


Bestetik berriz, zenbakiak ikasteko hizkuntza joko bat. "Axa mixa zilarra" liburutik ateratakoa da baina, horrelako moldakuntza asko aurki genitzazke.


Jolas garaian eta jolas librean erabiltzeko proposamenak

Haurrek gustoko dute jolastea, gustoko eta beharrezko beraz, momentu hauek ere probetxatu behar ditugu hizkuntzan aberasteko. Askotan, euskarazko kantu edo esaeren proposamenak behar izaten dituzte gero hauekin jolastu eta dibertitzeko.

Orain ikusiko duzuen bideoa, harrapaketan jolasteko esamolde bat da. Bertan, harrapatua izango denak harrapatzaileari honakoa esango dio:


Putzuko lamia
neska polit gaztea
non ahaztu duzu horrazia?
Ez gehiago horraztu
eta hona begiratu.
EZETZ HARRAPATU!

(Axa mixa zilarra liburutik ateratakoa)




Bigarren hau berriz, sokasaltoan jolasteko abesti bat da. Guk eskolan askotan abesten genuelako eta asko gustatzen zitzaigulako aukeratu dut hau. Esaldi sinple eta errazak ditu eta haur txikiek barneratzeko ere erraza da.


Kantauriko itsasoan
olatuak goraka
itsasontzi bat irten da
olatuen artean.
Hemendik hara...
handik hona....

Hirugarrenik, zotz egiteko proposamen bat. Haurrak askotan izaten dira adostasun batera iristeko zailtasunetan eta aukera aproposa izan daiteke formula hauek erakusteko.


Eskola ordutegiko zatien hasiera eta amaiera emateko

Jarraian, bi proposamenekin natorkizue.

Batetik, bertso batzuk egin ditut. Bertso hauek eguna "zatitzeko" erobi ahal izango ditugu. Lehenengoa, goizean (arduradunaren lanak egiten hasi aurretik) abesteko prestatua dago. 

Goizean, giro goxoa sortzea komeni denez, doinu lasai bat erabili dut. Ongi etorria eman eta egunari hasiera emateko egokia dela uste dut.

Eguerdiko garairako prestatu dut bigarrena. Hau doinu animatuagoan egin dut eta bazkal aurretiko egin beharrak gogoratzea du helburu.

Azkenik, arratsaldean etxera joan aurretik abestuko duguna. Hau ere doinu alaian egin dut eta egunaren nolabaiteko errepasoa egin eta elkar agurtzea du helburu.

Denak hizkuntza erraz eta sinplean eginak daude baina, egunerokotasunean erabiltzen diren hitz eta esaldiak aipatuaz, abestearekin hizkuntza zabal dezaten.








Orain artean, haur literatura lantzeko eta honen kontaketarako zenbait irizpide eskaitzen aritu naiz blog honetan baina oraingoan, teoriatik praktikara pasatzeko garaia heldu da.

Post honetatik aurrera, ikasgelan edo ikastetxean sortzen diren zenbait egoeretan aplikatu ahal izango genituzken zenbait baliabide eskainiko dizkizuet. 

Ea gustuko duzuen!

lunes, 21 de marzo de 2016

Kontaketak ireki eta ixteko zenbait formula

Hemen dituzue P. Añorgak eginiko proposamenak.

Irekitzeko formula batzuk:


  • "Bazen behin." (Bazen behingo zelaian ).
  • "istorio hau kontatu zion nire berraitonak nire birramonari, nire birramonak nire aitonari, nire aitonak nire amonari, nire amonak nire aitari, nirea aitak nire amari, nire amak nire izebari, nire izebak nire osabari, nire osabak nire Lehengusuari, nire Lehengusuah nire Lehengusinari, eta nire Lehengusinak zuei." 
  • "Asko munduan bezala." 
  • "Balan bat eta balan bi, tliibiri-tliibirita / denok isil-isilik, begiak zabaldu eta ahoa itxita/ belarriak erne, eta denok onda eserita, eserita."
  • "Behin baziren bi bele, batek zuen buztan handia eta besteak buztan txikia. Buztan txikia zuenak izan balu handia, nire istorioa izango litzateke luzea, baina txikia zuenez, nire istorioa ere izango da Laburra." 
  • "Errege batek bazituen hiru alaba. Bat jantzi zuen zuriz, bestea horiz eta bestea gorriz, nahi duzu kontatzea berriz?" 
  • "Bat janzten zuen zuria, bestea horia, eta bes tea florria, nahi duzu hontatzea berria?"
  • "ipuin bat kontatuko dizut /Bai jauna'/ Baina dena ez da egia / Bai jauna/ Baina dena ez da gezurra / Baijauna'/ Zer?/ Baijauna' / NoLa?/ Baijauna' / Zakurraren belauna." 
  • Antzinean, belar, txori, eta abereek euren berbetea ahaztu baino lehentxeago. " 
  • "Garai hartan, otsoa eta ardia elkarren artean lagun zirenean." 
  • "Animaliek eta pertsonek berba egin, eta elkar ulertzen zutenean."
  • "Landareak guk bezala sentimenduak zituztenean."
  • "Eguna argitu orduko iluna zen aldi hartan."

Kontaera modu ezberdinak


  •  Haurra ukituz kontatzeko
- Haurrei bakarka kontatu, ez taldean.
- Haurra eserita edo etzanda egon dadila, giro lasaian.
- Saiatu ekintza bakoitza ukimenaren bitartez adierazten.
- Haurrak eskatzen badu, kontua erreikatu.
- Utz zaitez haurrarengandik gidatzen istorioak asmatzerakoan.
-Konfiantza izatean, gomendagarria da haurrak begiak itxita izatea.

  • Kontu dramatizatuak kontatzeko
- Normalean, taldearentzat dira.
- Argi eta garbi kontatu kontakizunaren sekuentzia bakoitza.
- Espresiboa izan, emozioez baliatuz.
- Errepikatzen duzun esaldia izan dadila erraza, haurrek erraz errepikatu dezaten.
- Etenik gabe kontatu.
- Hasi sekuentzia motzekin eta piskanaka, luzatu.
- Ahoskera zaintzea ezinbestekoa da.

domingo, 20 de marzo de 2016

Kontaketarako beste zenbait gomendio

Hona hemen P.Añorgak emandako argibideei jarraituz, kontalariak kontuan hartu beharreko beste zenbait gomendio:


  • Gorputzari dagokionez: Kontatu gorputz guztiarekin arnastuz, buru eta bihotzarekin elkarlanean.

  • Kontatu ondo ikusiz eta begiratuz.

  • Ahotsari dagokionez: kontatu xuxurlan, intimitatea mantenduz.

  • Keinuak erabili

  • Imintzioez baliatu.

  • Enfatizapena

  • Gune errituala
- Erritua (ekintzarekin identifikatzen den doinu, esaldi...)
-Irekitzeko eta isteko giltzak.
- Kontatu ipuinen zerbitzura
- Kontatzeko aztura sortu: gune errituala behin eraikita, eutsi horri.


jueves, 17 de marzo de 2016

Kontalariaren kokapena

Espazioa erosoa eta atsegina izatearekin batera, oso garrantzitsua da kontalariaren kokapena. Honek, eragin zuzena izan baitezake haurrak ipiniko duen arretan eta kontalariaren erosotasunean.

Hona hemen jarraitu beharreko zenbait irizpide:


  • Zauden lekuan zaudela eroso senti zaitez eta gustora.
  • Ez zaitez egon espazioaren mende.
  • Haurrak eseri daitezela zugandik gertu, ukitzeko moduan, intimitatean.
  • Gertutasuna beharrezkoa denez, eta batik bat intimitatea, eserita kontatzea gomendatzen da, aulkian edo lurrean.
  • Haurrak eseri daitezela zirkulu erdian.




Espazioari buruzko gomendioak

Gure haurrentzat literatura gozagarri eta erakargarri izatea nahi badugu, ezinbestekoa izango da ekintza hauetarako testuinguru atsegin bat sortzea.

Horretarako, espazioak (literatura irakurketa edo kontaketa emango denak) garrantzia berezia izango du. 

Hau dela eta, espazioa hau diseinatzeko P.Añorgak proposatutako zenbait irizpide eskaintzen dizkizuet:


  • Lekua izan dadila isila, zaratarik gabea.
  • Haurra senti dadila intimitate goxoan.
  • Lekua izan dadila bildua, haurra zentratzeko.
  • Lekua izan dadila atsegina, gustagarria eta erosoa. Gomendagarria alfonbrak izatea.
  • Tenperatura egokia
  • Altzari egokiduna, haurrek liburuak era autonomoan hartzeko modukoak.

Hona hemen irizpide hauei erantzuten dien zenbait espazioren irudiak.




Ongi etorri haur literatura eta kontaketa izeneko blog honetara.

Bi atal nagusitan banatuko dut txoko hau; batetik, ahozko zein idatzizko haur literatura sustatzeko irizpideak aurkituko dituzue eta bestetik, material bilduma zabala.

Ea gustoko bezain erabilgarri egiten zaizuen.


  • Lan hau osatzeko irizpideak, Pello Añorgak egindako "ipuinen bidezko esplorazioa koordenadak" lanetik ateratakoak dira.